Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Euskal Irakaslegoak euskara ahoz eta idatziz erabiltzeko gaitasun mailara iristeko bide eta modu egokia eskaini nahi die Deustuko Unibertsitateko ikasleei eta Irakaslegora hurbiltzen diren guztiei, horrekin batera gaitasun maila horri dagokion titulazioa ere eskuratzeko aukera emanez.

Unibertsitateko ikasleen kasuan, ikasle hauek unibertsitateko ikasketak eta euskara ikastea batera egin ahal izateko modua izan dezaten nahi dugu. Horregatik euskarazko eskolen ordutegia fakultateena kontutan izanda egokitu da.

Eskolen ordutegiari eta ikastaroen iraupenari begira, ikastaro mota desberdinak eskaini nahi ditugu, ikasle bakoitzak bere behar eta antolamenduen arabera aukera egin dezan.

Gure ikastetxean lehen aldiz matrikulatzen den ikasleak zein maila egin behar duen erabakitzeko, test bat eta elkarrizketatxo bat egiten zaio matrikulatzeko orduan.

Ikastaro hauek HABE erakundearen laguntza dute. Ezinbestekoa da ikastaro hauetan sartzeko 16 urte izatea gutxienez.

Kalea: Unibertsitateen etor., 24
Herria: 48007 BILBAO
Lurraldea: BIZKAIA
Telefonoa: 944 139 177
Faxa: 944 139 036
e-posta: euskal.irakaslegoa@deusto.es

Bulego ordutegia: 9:00-13:00 / 16:00-18:00 (Uztailean: 9:00-13:00)


Bilboko campusa
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2010 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta